Behieko Sabekoetxea
BEHIEKO SABEKOETXEA bi baserritarrek, Gregorio eta Ferminek, Gipuzkoaren bihotzean, Altzo eta Anoeta artean duten konpromisotik eta ikuspegitik sortutako proiektua da.
Helburua: Altzoko esnetegian, esneki ekologikoak modu kontzientean egitea, tradizioaren eta berrikuntzaren arteko oreka mantenduz.
Gaur egun Behieko Sabekoetxean lan talde polita dugu, eguneroko egin beharrei aurre egiteko ezinbestekoa.
“Hemen ez ditugu esnekiak bakarrik egiten; egunero bizimodu bidezkoagoa, osasuntsuagoa eta gizatiarragoa eraikitzen dugu.”
Guztiok elkarrekin gizakia erdigunean duen proiektu bati forma ematen diogu, erritmo naturala errespetatzen duten prozesuen alde lan egiten dugu.
Horretan sinesten dugulako aukeratzen dugu EKOLOGIKOA, ez da moda bat, ardura bat da.
Bi baserritar, bi baserritan
Behieko Sabekoetxean,
Anoetan bat, bestea Altzon,
Gipuzkoa-bihotzean,
lurra eta animaliak zainduz
gure aurrekoen antzean,
esneki ekologiko sorta
jarri nahi dizugu etxean,
lurrak emana goza dezazun
esnekiak dastatzean.
Behieko Sabekoetxea edo
Sabekoetxea Behieko,
eguneroko langile eta
laguntzaile noiz behineko
elkarlanean aritzen gara
zuenganaino heltzeko,
beti lanean elkar zaindu ta
produktuak hobetzeko,
animaliak ta lankideak
denak gera hemen etxeko.