Kokapena

Altzo - Gipuzkoa

Behieko Sabekoetxea

BEHIEKO SABEKOETXEA bi baserritarrek, Gregorio eta Ferminek, Gipuzkoaren bihotzean, Altzo eta Anoeta artean duten konpromisotik eta ikuspegitik sortutako proiektua da.

 Helburua: Altzoko esnetegian, esneki ekologikoak modu kontzientean egitea, tradizioaren eta berrikuntzaren arteko oreka mantenduz.

Gaur egun Behieko Sabekoetxean lan talde polita dugu, eguneroko egin beharrei aurre egiteko ezinbestekoa.

“Hemen ez ditugu esnekiak bakarrik egiten; egunero bizimodu bidezkoagoa, osasuntsuagoa eta gizatiarragoa eraikitzen dugu.”

Guztiok  elkarrekin gizakia erdigunean duen proiektu bati forma ematen diogu, erritmo naturala errespetatzen duten prozesuen alde lan egiten dugu.

Horretan sinesten dugulako aukeratzen dugu EKOLOGIKOA, ez da moda bat, ardura bat da.

Bi baserritar, bi baserritan

Behieko Sabekoetxean,

Anoetan bat, bestea Altzon,

Gipuzkoa-bihotzean,

lurra eta animaliak zainduz

gure aurrekoen antzean,

esneki ekologiko sorta

jarri nahi dizugu etxean,

lurrak emana goza dezazun

esnekiak dastatzean.

 

Behieko Sabekoetxea edo

Sabekoetxea Behieko,

eguneroko langile eta

laguntzaile noiz behineko

elkarlanean aritzen gara

zuenganaino heltzeko,

beti lanean elkar zaindu ta

produktuak hobetzeko,

animaliak ta lankideak

denak gera hemen etxeko.